Politika -
AN-k zigortu zuen
Aske geratu da Mikel Arretxe, sei urteko zigorraren ostean
Arretxe Soriako kartzelatik irten da gaur, eta lagun zein senideek harrera egin diote kanpoan.
agentziak | erredakzioa
Mikel Arretxe presoa aske geratu da gaur, astelehena, Auzitegi Nazionalak 2011an ezarri zion sei urteko kartzela zigorra bete eta gero, Etxerat¿ Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez.
Arretxe Segiko kidea zen, eta 2011ko urrian zigortu zuten talde terrorista baten kide zela iritzita. Ondoren, 2013an, Auzitegi Gorenak zigorra berretsi zuen eta, horrela, urte horretan, apirilean, Ertzaintzak atzeman zuen, Donostiako Boulevarren egindako kanpalekuan.
Azkenik, gaur goizean Soriako presondegitik irten da, eta harrera egin diote kalean zain zeuden senideek eta lagunek.