Politika -

Rafa Diez, libre

Sortu: 'Diez espetxetik aterata, aktibo garrantzitsu bat berreskuratu da'

6 urte eta erdiren ondoren Rafa Diez kartzelatik irten denean, Arkaitz Rodriguez bozeramaileak adierazi du LABeko buru ohia garrantzitsua izango dela euskal burujabetzaren alde borrokan jarraitzeko.

Rafa Diez, kartzelatik at. Argazkia: @sortuEH
Rafa Diez, kartzelatik at. Argazkia: @sortuEH.
Arkaitz Rodriguez (Sortu): 'Aktibo garrantzitsu bat berreskuratu da'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkaitz Rodriguez Sorturen bozeramailearen ustez, “euskal burujabetzaren alde borrokan jarraitzeko aktibo garrantzitsu bat berreskuratzea” dakar sei urte eta erdiren ondoren gaur, ostegunarekin, Rafa Diez Usabiaga LAB sindikatuko buru ohia kartzelatik irten izanak.

Santoñan (Kantabria), El Dueso kartzelaren atarian egindako adierazpenetan, Rodriguezek esan du Diez eta Bateragune auziko gainerako kondenatuak, besteak beste Arnaldo Otegi, kartzelatuta, Espainiako Estatua “ezker abertzaleak estrategia aldatzea” saihesten saiatu zela.

“Zortzi urte geroago, agerikoa da zorionez ez zuela halakorik lortu. Herri honetan egun indarrean den biolentzia politiko bakarra Espainiako eta Frantziako estatuena da”, esan du.

Haren ustez, 300 presori espetxeetan eutsiz, Espainiako Estatuaren asmoa da “ekiditea Euskal Herriak askatasunaren bideari heltzea eta burujabetza eta independentzia lortzeko prozesua martxan jartzea”.

“Dudarik gabe, ez dute lortuko. Herri honek bakea eta askatasuna irabaziko ditu. Horren ildotik, behin Rafa Diez askatuta, Estatuak gatibu politiko bat gutxiago du, eta Euskal Herriak aktibo politiko oso garrantzitsu bat berreskuratu du bakearen alde eta askatasun nazionala eta burujabetza lortzeko borrokan jarraitzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Sortu