Politika -
Dokumentu berria
Sarek justizia trantsizionala eskatu du bake-prozesuaren blokeoa saihesteko
Ideologia ezberdinetako ordezkarien babesarekin aurkeztu duen dokumentuan, gorrotorik eta mendekurik gabeko iraganaren errebisioa eskatu du Sarek.
Erredakzioa
Presoen aldeko Sare herritarrak datozen hilabeteetan garatuko duen lanaren oinarri izango den dokumentu bat kaleratu du gaur. Bertan, justizia trantsizionala eskatu du, bakearen prozesuan bizi den blokeoari amaiera emateko.
Ideologia ezberdinetako ordezkarien babesarekin aurkeztu duen dokumentuan, gorrotorik eta mendekurik gabeko iraganaren azterketa eskatu du Sarek.
Alderdi politikoei dei egin die Sarek, eskubideak urratzen dituen legedia aldatzeko pausoak eman ditzaten.
Dokumentuan, halaber, gaixo dauden presoak kaleratzea eskatzen dute, baita tortura bidez lortutako aitorpenetan oinarritutako epaiak indargabetzea eta kondenak oso-osorik betetzea deuseztatzea.
Bestalde, Sarek manifestazioa deitu du urtarrilaren 13rako, Bilbon.