Politika -

Sortu

'Bigarren fronte independentista zabaltzea' proposatu du Rodriguezek

Sorturen idazkari nagusi berriak adierazi duenez, "leiho historiko berria irekitzen ari da, ez bakarrik Kataluniarentzat eta Euskal Herriarentzat, baita Espainiako herri guztientzat ere".

Arkaitz Rodriguez Sorturen idazkari nagusi berria. Argazkia: EFE
Arkaitz Rodriguez Sorturen idazkari nagusi berria. Argazkia: EFE
Arkaitz Rodriguez, Arnaldo Otegiren ondorengoa Sorturen idazkaritzan

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkaitz Rodriguez Sorturen idazkari nagusi berri izendatu dute larunbat honetan, eta bere hitzaldian azpimarratu duenez, ikasturte politiko honetan ezker abertzalearen erronka izango da "Estatu espainolaren aurrean, behin betikoz bigarren fronte independentista zabaltzea", Katalunian abian dagoenari jarraituta.

Horrela mintzatu da Rodriguez gaur Iruñean Sortuk egindako Konferentzia Politikoan. Babesen % 94a jaso du Rodriguezek (433 militantek parte hartu dute). Arnaldo Otegiren ondorengo bihurtu da Rodriguez. Otegi bozketa horretan ere izan da, eta Sorturen kargua utzi du EH Bilduren koordinatzaile nagusi izateko.

Bere hitzaldian zehar, Kataluniako egoerari aipamen ugari egin dizkio Rodriguezek, eta estelada bat jarri dute oholtza gainean.

"Ikasturte historiko baten aurrean gaude, 78ko erregimena hiltzen ari da, eta horrek leiho historiko berria irekiko du, ez bakarrik Kataluniarentzat eta Euskal Herriarentzat, baita Espainiako herri guztientzat ere", azpimarratu du.

Gainera, Sorturen idazkari nagusiak adierazi duenez, "tonua berreskuratzen" hasi da ezker abertzalea, eta "hori gertatzen denean, herriak ere tonua berreskuratzen du, eta horrek esan nahi du edozein gauza posible dela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Sorturen azken albisteak Alderdi politikoak albisteak Albisteak