Politika -

Kataluniako erreferenduma

Trumpen hitzetan, Espainiak 'baturik jarraitu beharko luke'

“Kataluniarrek bozkatu ahal izango duten inork ez dakiela uste dut, botorik izango ez dutela esango die Rajoyk, baina jendea aurka azalduko da”, adierazi du AEBko presidenteak.

Donald Trump AEBko presidentea eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidentearen ahotan, “Espainia herrialde handi bat da eta baturik jarraitu beharko luke”.

Trumpek, Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuarekin batera, agerraldia egin du Etxe Zurian, eta Kataluniako erreferenduma izan du hizpide.

Erreferendumaren aurrean Espainiako Gobernuakhartu dituen neurriak babesten ote dituen galdetu diote AEBko agintariari. “Nik bakarrik nigatik hitz egin dezaket, Espainiak baturik jarraitzea gustatuko litzaidake”, erantzun du.

Esaldia

“Kataluniarrek bozkatu ahal izango duten inork ez dakiela uste dut, botorik izango ez dutela esango die Rajoyk, baina jendea aurka azalduko da”, adierazi du.

Trumpek gaur egin dituen adierazpenak entzun arte, Etxe Zuria urriaren 1eko erreferenduma Espainiaren “barne arazo” bat zela esatera mugatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Mariano Rajoy Ameriketako Estatu Batuak Kataluniako erreferenduma gaur Espainiako Gobernua bideoak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump