Politika -

Katalunia

Patronala: 'Aldebakarreko independentzia negatiboa izango litzateke'

Hala ere, Kataluniako gatazka politikoa konpontzeko elkarrizketa eskatu du Joaquin Gay de Montella Lan Sustapen Nazionaleko presidenteak.

Sabadell bankuaren egoitza Bartzelonan. Argazkia: EFE
Sabadell bankuaren egoitza Bartzelonan. Argazkia: EFE
Sabadell bankuaren egoitza Bartzelonan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldebakarreko independentzia aldarrikatzea Kataluniako eta Espainiako ekonomiarentzako “negatiboa” izango litzatekeela uste du Joaquim Gay de Montella Lan Sustapen Nazionaleko presidenteak. Horregatik, Kataluniako gatazka politikoa konpontzeko elkarrizketa eskatu du.

Bartzelonako Firan adierazpenak egin ditu buruzagiak. Gay de Montellaren ahotan, “datozen egunetan edozein pauso presaka ez ematea, neurtua izatea, espero dut, elkarrizketa berrekuratzeko garaiz gaudelako”.

Zentzu horretan, Kataluniako Parlamentuak independentzia aldarrikatzeko aukeraz hurrengoa esan du: “aldebakarreko independentzia aldarrikapena negatiboa dela uste dugu, Espainiako eta Kataluniako enpresa eta ekonomiarentzako hanka-sartzea litzateke, eta elkarrizketaren bideak egoera konpontzea nahi dugu”.

Sabadell bankua

Sabadell bankuak egoitza soziala Kataluniatik kanpo eramateko aukerari dagokionez, “behin-behineko neurriak edo B egitasmo baten parte izatea, baina aurrera ez eramatea” espero du patronaleko ordezkariak.

“Finantza sektorea oso zaurgarria da: ez dut atsegin, baina azterketak egitea konprenitzen dut; hala ere, finantza erakunde guzti horiek oso kaudimendunak dira”, adierazi du.

Enpresen exodoa ukatu du

Dirua babesteko helburuarekin, pertsona partikularrek Kataluniatik at kontu korronteak zabaltzea hanka-sartze bat dela azaldu du patronaleko buruzagiak. Zentzu horretan, ez egiteko eskatu dio jendeari, “Kataluniako finantza mundua oso sendoa delako”.

Enpresak Kataluniatik alde egiten ari direnik ukatu du Montellak, baina “enpresa batzuek bigarren ordezkaritza bat zabaldu edo ekoizpenaren zati bat bigarren konpainia batera” eraman dutela onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Ekonomia Albisteak