Politika -

Kataluniako erreferenduma

% 90,18ak baietz eta parte-hartzea % 43koa, behin betiko emaitzen arabera

2.286.217 pertsonek hartu zuten parte erreferendumean (erroldaren % 43). Horietatik 2.044.038 lagunek baietz bozkatu zuten, Kataluniako Gobernuaren datuen arabera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Gobernuak urriaren 1eko erreferendumaren behin betiko emaitzak jakinarazi ditu ostiral honetan, Espainiako Segurtasun Indarrek atzemandako botoak kontuan hartu gabe.

Emaitza horien arabera, 2.286.217 pertsonek hartu zuten parte erreferendumean (erroldaren % 43). Horietatik 2.044.038 lagunek baietz bozkatu zuten (% 90,18) eta 177.547 pertsonek ezetz (% 7,83). 44.913 izan ziren boto zuriak (% 1,98), eta 19.719 baliogabeak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak albisteak Albisteak