Politika -
KATALUNIA
Axa Bizitza eta Axa Pentsioen egoitza soziala Bilbora eramango du Axak
Administrazio kontseiluak egoitza soziala Bartzelonatik Bilbora lekualdatzea onartu du, 'segurtasun juridikoa bermatzeko eta interesak babesteko beharrak bultzatuta'.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainako Axa konpainiaren administrazio kontseiluak Axa Bizitza eta Axa Pentsioak sailen egoitza soziala Bartzelonatik Bilbora aldatzea onartu du.
Konpainiak ohar bidez jakinarazi duenez, "Kataluniako testuinguruaren aurrean segurtasun juridikoa bermatzeko eta bezeroen, bitartekarien, akziodunen eta langileen interesak babesteko beharrak bultzatuta" hartu du erabakia.
Axak "lasaitasun eta normaltasun" mezua zabaldu nahi izan die langile guztiei, bereziki, beren lan egoitza Katalunian dutenei, eta bezeroei, banatzaileei eta akziodunei.
Gaineratu duenez, entitate horien egoitza soziala tokiz aldatzeak ez du inolako ondoriorik izango produktuetan eta zerbitzuetan eta ez die eragingo langileei eta banatzaileei, "jarduerak normaltasunez jarraituko du".