Politika -
Manifestazioak
Manifestazioak EAEn eta Nafarroan, Kataluniako prozesuaren alde
Hainbat pertsona bildu dira Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Iruñean, Kataluniako prozesu independentistaren alde, "independentzia" oihuen artean.
Agentziak | Erredakzioa
Ehunka pertsona manifestatu dira ostegun honetan Euskadiko hiriburuetan, Kataluniako prozesu independentistaren alde, eta "78ko erregimenaren" aurka, "independentzia" oihu artean, Hispanitatearen Egunean.
Gasteizen, manifestazioa Andre Maria Zuriaren plazatik irten da, "demokrazia" eta "Stop frankismoa" irakur zitekeen pankartaren atzean.
Txistualdien eta kazoladen artean, esteladak eta ikurrinak eraman dituzten manifestatzaileek Arabako hiriburuko kale nagusiak zeharkatu dituzte.
Martxan "Espainiako Estatua, Estatu terrorista" oihuak entzun dira, baita independentzia oihuak ere, indartsuagoak Espainiako Gobernuaren erakundearen egoitzaren aurretik pasatzean. Horien aurrean Ertzaintzako agenteak zeuden.
Manifestazioa amaitzean, hasi den leku berean, bi gaztek hitza hartu dute, Espainiako Estatuak izandako jokaera gaitzesteko eta "78ko erregimena" amaitzea eskatzeko.
Halaber, Gasteizko Katedral berriaren plazan bilerekin eta jarduerekin jarraituko zutela jakinarazi dute. Hainbat kanpin-denda jarri dituzte, baita ?Agur 78? zioen pankarta bat ere, ostegun eta ostiralean jarduerak egiteko.
Donostian, 50 bat pertsonak hartu dute parte Herrerako auzoan hasi eta Intxaurrondon, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantzia dagoen lekuan, amaitu den martxan. Ezin izan dute gerturatu, Ertzaintzaren dispositibo batek ekidin egin dielako.
Donostian 50 pertsona inguru bildu dira manifestazioan. EFE
Ikurrinak eta esteladak izan dira ibilbide osoan, eta Lluis Llachen "L´estac" entzun ahal izan da.
Protesta Donostiako Herritarren Asanbladak deitu du, Kataluniako egoeraren aurrean Euskadin sortu den ?herritarren mugimendu espontaneoetako batek?, Asier Lauzirika bozeramaileak azaldu duenez.
Bilbon ere ehunka pertsona manifestatu dira, esteladekin eta ikurrinekin. Martxek Sorturen babesa izan dute.
Bilbon egin duten manifestazioa. EFE
Iruñean ere, ehunka pertsonak bat egin dute Kataluniari elkartasuna adierazteko eta ?desobedientzia zibil baketsua? aldarrikatzeko martxarekin. Manifestazioa Gaztelu plazatik abiatu da 17:00etan, ?Demokrazia eta erabakia. Abajo el régimen? zioen pankarta baten atzetik.