Politika -

EITB FOCUS

Mugimenduak boto-asmoan; eta alderdi eta politikarien balorazioa, beheraka

Zazpigarren EiTB Focus ikerketaren bigarren zatian, EAEko herritarren boto-asmoa aztertu dute. Lehendabizikoa Kataluniari buruzkoa izan zen.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugimenduak boto-asmoan eta alderdien eta buruzagi politikoen gaineko iritziak, beheraka. Horiek dira Gizaker enpresak Euskal Irrati Telebistarentzat egindako zazpigarren EiTB Focus ikerketaren bigarren zatiaren ondorio nagusietako batzuk.

Lehendabiziko zatia Kataluniako egoera politikoari buruzkoa izan zen eta emaitzak joan den urriaren 9an argitaratu ziren.

Ikerketaren bigarren zati honek Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen boto-asmoari buruzko datuak biltzen ditu, baita alderdiei eta buruzagi politikoen gainean duten iritzia ere. Xehetasun guztiak gaur jakinaraziko dira, ETBko 'Gaur Egun' (14:00) eta 'Teleberri' (15:00) albistegietan; Euskadi Irratian eta Radio Euskadin; eta eitb.eus atarian.

Horrez gain, ETBko 'Ahoz aho' saioan eta irratietako solasaldietan aztergai izango dituzte ikerketaren emaitzak.

Fitxa teknikoa

Ikerketa egiteko 1.200 pertsona elkarrizketatu dituzte (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan).

Inkesten % 23,1 euskaraz egin dira eta gainerako % 76,9a gaztelaniaz. Emaitzak herrietako biztanle kopuruaren arabera haztatu dira.

Elkarrizketak 2017ko urriaren 2tik 4ra bitartean egin ziren, telefonoz.

Inkesta bakoitza erantzuteko erabili den bataz besteko iraupena 10,2 minutukoa izan da; inkesta laburrena 7 minutukoa izan da, eta luzeena, 25 minutukoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak EiTB Focus