Politika -

Katalunia

155. artikuluak 'zubiak hausten' dituela esan du Urkulluk

Lehendakariaren ustez, Espainiako Gobernuak 115. artikuluaz egin duen interpretazioa "muturrekoa eta neurrigabea" da.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez, Espainiako Gobernuak Kataluniari ezarritako Konstituzioko 155. artikulua "muturrekoa eta neurrigabea" da, eta "zubiak hausten" dituela nabarmendu du.

Urkulluk adierazpen horiek egin ditu sare sozialetan, Espainiako Gobernuak Katalunian Konstituzioaren legezkotasuna berrezartzeko hartutako neurrien ostean.

Lehendakariaren hitzetan, "Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioa bertsiorik muturrenekoenean jarri du martxan".

"Zentzugabeko neurria da, kanpaina mota guztiekin justifikatu nahi duten arren, ez du bizikidetza sozial eta politikoko helbururik duen justifikaziorik", esan du.

Urkulluren ustez, Konstituzioaren artikulu hori aplikatzeak "ez du arazoa konponduko, zubiak hausten ditu, tentsio eta haustura gehiago sortzen du. Ez du irtenbidean laguntzen, bilaketa zaildu baizik".

Halaber, lehendakariak Generalitatea "inteligentziaz eta kemenez jardutera" deitu du, "etorkizun bat bera ere ez duen igoaldirako inertzian ez uzteko Katalunia”.

Kataluniarentzako etorkizun eraikitzailea eta "legezkotasun handiena duena" bilatzeko determinazioan, Kataluniako Gobernuak babes "osoa" izango duela adierazi du.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Iñigo Urkullu Lehendakaria Kataluniako erreferenduma gaur Espainiako Gobernua argazkiak Gaurko azken orduko albistea