Politika -
Adierazpen askatasuna
'El Jueves' astekaria ikerketapean, Poliziari buruzko satira bategatik
Urriaren 5eko edizioan ondokoa argitaratu zuen: "Istiluen aurkako polizien etengabeko presentziaren ondorioz, kokaina-erreserba guztiak amaitu dira Katalunian".
Agentziak | Erredakzioa
Bartzelonako epaile batek El Jueves astekariko zuzendaria ikertuko du, satira batean Espainiako poliziek kokaina hartzen dutela esategatik.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, aldizkari satirikoaren zuzendariak azaroaren 8an deklaratu beharko du epailearen aurrean, ustez Polizia iraintzea egotzita.
El Jueves aldizkariak ondokoa argitaratu zuen joan den urriaren 5eko edizioan: "Istiluen aurkako polizien etengabeko presentziaren ondorioz, kokaina-erreserba guztiak amaitu dira Katalunian. Kolonbiako kartelek ohartarazi dute ez dutela gaitasunik eskaera handi horri erantzuteko".
Espainiako Poliziak Twitter bidez helarazi zion bere haserrea El Jueves astekariari: "Adierazpen askatasuna babestu eta defendatzen dugu. Baina ez duzue uste ‘marra’ gainditu duzuela? Errespetua".
Espainiako Poliziaren sindikatuek salaketa jarri zuten El Jueves aldizkariaren aurka, Kataluniara bidali zituen agenteei irain egitea leporatuta.