Politika -

Bartzelonan

Kartelak jarri dituzte 'preso politikoak' aska ditzatela eskatzeko

"Preso politikoentzako askatasuna. Errepublika gara" irakurgai den kartel horiak prestatu eta inguruko bus-geltokietan, metroan eta eraikinetako aurrealdetan itsatsi dituzte.

'Preso politiko'en aldeko kartelak jarri dituzte Bartzelonan. Argazia: EiTB
'Preso politiko'en aldeko kartelak jarri dituzte Bartzelonan. Argazia: EiTB
'Preso politiko'en askatasuna eskatzeko kartelada egin dute Bartzelonan

1:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kargugabetutako zortzi kontseilarien eta ANCren eta Òmnium Culturaleko presidenteen askatasuna aldarrikatzeko kartelak jartzeko ekimena burutu dute igande honetan Bartzelonako Unibertsitate plazan. "Preso politikoentzako askatasuna. Errepublika gara" irakurgai den kartel horiak prestatu eta inguruko bus-geltokietan, metroan eta eraikinetako aurrealdetan itsatsi dituzte.

Òmnium Culturalek eta ANCk antolatutako ekitaldi hori elkarretaratze ere bihurtu da, ANCren oraingo presidente Agusti Alcoberrok iragarri duenez, gaurkoak "askatasunaren astea"ri ematen baitio hasiera. Amaiera, berriz, datorren azaroaren 11an izango den manifestazioa izango da.

Jende andana bildu da bertan, tartean Anonymouseko taldekideak, 'V de Vendetta' filmearen mozorroekin jantzita; beste batzuk, ordea, lazo horiekin, espetxeratutako buruzagi independentisten askatasuna eskatzeko, horien iritzian, jazotakoa "Europako lotsa" delako.

Joan Tarda ERCko bozeramailea Kongresuan eta Gabriel Rufian ERCko diputatua ere ekitaldian izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika Bartzelona bideoak Kataluniako erreferenduma Presoak Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Pere Aragonès albisteak