Politika -

Herri-galdeketak

Gure Esku Dagoren azaroaren 5eko galdeketen emaitzak, herriz herri

160.853 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 21.027 herritarrek eman dute botoa (% 13,05).

GEDren azaroak 5eko herri-galdeketen emaitzak. Argazkia: GED Flickr
GEDren azaroak 5eko herri-galdeketen emaitzak. Argazkia: GED Flickr
GEDren azaroak 5eko herri-galdeketen emaitzak. Argazkia: GED Flickr

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21.027 lagunek eman dute botoa igande honetan Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako galdeketetan. Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 udalerritan bizi diren 16 urtetik gorako 160.853 biztanlek zuten bozkatzeko aukera, eta horien % 13,07k eman dute botoa.

Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Getxo, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa eta Otxandio udalerrietan egin dute oraingoan galdeketa.

Hona hemen udalerri bakoitzetako emaitzak:

Andoain: Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?

Bozka zezaketenak: 12.306 Bozkatu dutenak: 2.034 Parte-hartzea: % 16,5 Bai: % 91,99 Ez: % 6,24 Zuriak: % 1,62 Baliogabeak: % 0,15

Areatza: Euskal estatu burujabe bateko hiritarra izan gure dozu?

Bozka zezaketenak: 1.021 Bozkatu dutenak: 463 Parte-hartzea: % 45,35 Bai: % 90,28 Ez: % 5,83 Zuriak: % 1,08 Baliogabeak: % 2,81

Atxondo: Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu?

Bozka zezaketenak: 1.197 Bozkatu dutenak: 430 Parte-hartzea: % 31,41 Bai: % 86,17 Ez: % 10,11 Zuriak: % 1,60 Baliogabeak: % 2,13

Beizama: Nahi al duzu izan Euskal Herri independente bateko herritarra?

Bozka zezaketenak: 120 Bozkatu dutenak: 59 Parte-hartzea: % 44,36 Bai: % 89,93 Ez: % 3,39 Zuriak: % 5,08 Baliogabeak: % 1,69

Berango: Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?

Bozka zezaketenak: 5.970 Bozkatu dutenak: 966 Parte-hartzea: % 16,18 Bai: % 97,20 Ez: % 1,86 Zuriak: % 0,72 Baliogabeak: % 0,21

Erandio: Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?

Bozka zezaketenak: 20.630 Bozkatu dutenak: 2.068 Parte-hartzea: % 10,02 Bai: % 98,45 Ez: % 1,06 Zuriak: % 0,39 Baliogabeak: % 0,10

Elantxobe: Euskal Herriko herritarra izanik, gure etorkizuna 'erabakitzeko eskubidea' gauzatzearen alde zagoz?

Bozka zezaketenak: 353 Bozkatu dutenak: 188 Parte-hartzea: % 53,26 Bai: % 97,87 Ez: % 0,00 Zuriak: % 0,53 Baliogabeak: % 1,60

Galdakao: Euskal Herri independente bateko herritarra izan gura dozu?

Bozka zezaketenak: 21.441 Bozkatu dutenak: 2.796 Parte-hartzea: % 13,04 Bai: % 91,56 Ez: % 6,37 Zuriak: % 1,75 Baliogabeak: % 0,32

Getxo: Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?

Bozka zezaketenak: 68.136 Bozkatu dutenak: 8.083 Parte-hartzea: % 11,86 Bai: % 98,35 Ez: % 1,09 Zuriak: % 0,48 Baliogabeak: % 0,07

Mundaka: Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?

Bozka zezaketenak: 1.613 Bozkatu dutenak: 671 Parte-hartzea: % 41,63 Bai: % 91,51 Ez: % 3,58 Zuriak: % 4,92 Baliogabeak: % 0,00

Ibarrangelu: Euskal Herriko herritarra izanik, gure etorkizuna 'erabakitzeko eskubidea' gauzatzearen alde zagoz?

Bozka zezaketenak: 575 Bozkatu dutenak: 332 Parte-hartzea: % 57,74 Bai: % 93,37 Ez: % 2,71 Zuriak: % 1,81 Baliogabeak: % 2,11

Leioa: Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?

Bozka zezaketenak: 26.431 Bozkatu dutenak: 2.494 Parte-hartzea: % 9,44 Bai: % 92,38 Ez: % 6,17 Zuriak: % 1,04 Baliogabeak: % 0,40

Otxandio: Gure dozu euskal errepublika burujabe bateko herritarra izan?

Bozka zezaketenak: 1.060 Bozkatu dutenak: 498 Parte-hartzea: % 46,98 Bai: % 92,17 Ez: % 3,21 Zuriak: % 2,81 Baliogabeak: % 1,81

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Erandio argazkiak Galdakao argazkiak Getxo albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Gure Esku argazkiak Alderdi politikoak bideoak Leioa Andoain Gaurko azken orduko albistea Berango