Politika -

Katalunia

'Jordiak' eta kontseilari ohiak ez dira 'kontzientzia-presoak', AIren ustez

Amnistia Internazionalak 'preso politiko' terminoa ere baztertu du, nazioarte mailan definizio zehatz bat ez dagoelako.

Atzo Sant Jaume plazan 'preso politikoak' askatzeko egindako elkarretaratzea. EFE
Atzo Sant Jaume plazan 'preso politikoak' askatzeko egindako elkarretaratzea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistia Internazionalaren (AI) ustez, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium Cultural elkarteetako presidenteak eta Kataluniako kontseilari kargugabetuak ez dira 'kontzientzia-presoak', ezta 'preso politikoak' ere.

Azken horren arabera, AIk azaldu du nazioartean ez dagoela 'preso politikoa' terminoaren definizio zehatz bat, eta, ondorioz, nahiago duela 'kontzientzia-preso' terminoa erabiltzea. Dena den, kartzelan diren politikari eta eragile subiranistek horrela deitzeko baldintzak betetzen ez dituztela zehaztu du.

"Ez dugu uste Kataluniako Gobernuko kide kargugabetuak kontzientzia-presoak direnik, euren jarduna delitu izan daitekeelako. 'Jordiak' ere ez dira kontzientzia-presoak, baina sedizio delitua ez leporatzea eta aske ixtea eskatu dugu", nabarmendu du erakundeak.

Giza eskubideen aldeko erakundeak zehaztu du "gertutik" ari dela auzia jarraitzen, eta bidezko epaiketa bat izateko eskubidea dutela azpimarratu du. "Fiskaltzak duen askatasuna modu arbitrarioan edo neurrigabean erabiltzen ez dela bermatu behar du Justiziak", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika Kataluniaren independentzia Eguneko albisteak