Politika -
Katalunia
Rovira Bruselara joan da Puigdemont eta Kataluniako kontseilari ohiekin biltzeko
Indar independentistak "batu" egin behar direla esango dio Marta Rovirak (ERC) Pugidemonti, abenduaren 21eko hauteskundeen harira.
Agentziak | Erredakzioa
Marta Rovira ERCko idazkari nagusia Bruselara joan da astearte honetan, Carles Puigdemont presidentearekin eta Kataluniako kontseilari ohiekin biltzeko.
Alderdiko iturriek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi diotenez, abenduaren 21eko hauteskundeei begira, indar independentistak "batu" egin behar direla esango dio Rovirak Pugidemonti.
Iturri beraren arabera, "hiru zerrenda eta helburu bakarra" lortu nahi dute errepublikanoek abenduko hauteskundeetan.
"Fronte errepublikanoa" eratu nahi dute, Rovirak berak larunbatean alderdiaren Kontseilu Nazionalean aditzera eman zuen bezala.
ERCren Kontseilu Nazionalean, independentziaren alde egiteko asmoa agertu zuten errepublikanoek, eta, ildo horretan, hauteskundeetara Katalunia babesteko aurkezten diren gainerako indar independentistekin "koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko" beharra agertu zuten, eta kartzelan dauden kontseilari ohiek askatzea eskatu zuten.