Politika -
Katalunia
Colauk itxiko du Catalunya en Comu eta Podem alderdien hautagaitza
Zerrendaburua Xavier Domenech izango da eta Bartzelonako alkateak modu sinbolikoan parte hartuko du.
Agentziak | Erredakzioa
Ada Colau Bartzelonako alkateak modu sinbolikoan aurkeztuko da Kataluniako hauteskundeetara, Catalunya en Comu eta Podem alderdien hautagaitza itxita.
Catalunya en Comuk jakinarazi duenez, zerrendaburua Xavier Domenech En Comu Podem taldeak Espainiako Kongresuan duen bozeramailea izango da.
Domenechen ondotik, hauek izango dira gainerako hautagaiak: Elisenda Alamany, Jessica Albiach, Marta Ribas eta Joan Josep Nuet.
Zerrenda, esan bezala, Colauk itxiko du eta azkenaurreko postuan Jaume Barbera kazetaria izango da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea