Politika -

Jihadismoa

CNI Kataluniako atentatuen 'buruarekin' harremanetan jarri zen 2014an

CNIko iturriek azaldu dutenez, inteligentzia zerbitzuak Abdelbaki Es Satty Ripolleko (Girona) imanarekin harremanetan izan ziren, baina ez zen sekula isil-mandataria izan.

Abdelbaki Es Satty Ripolleko (Girona) imana. Artxiboko irudia: EiTB
Abdelbaki Es Satty Ripolleko (Girona) imana. Artxiboko irudia: EiTB
Abdelbaki Es Satty Ripolleko (Girona) imana. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CNI “protokoloak jarraituz” Abdelbaki Es Satty Ripolleko (Girona) imanarekin harremanetan jarri zen 2014an, Bartzelonako La Rambla eta Cambrilseko erasoen ustezko 'burua' Castelloko espetxean zegoenean, inteligentzia zerbitzuetako iturriek baieztatu dutenez. Es Satty droga-trafikoagatik zigorra betetzen ari zen orduan.

Abdelbaki Es Satty Auzitegi Nazionala ikertzen ari den talde terroristako ustezko 'burua' da. Alcanarreko etxean gertatutako eztandan hil zen, abuztuaren 16an, jihadistek La Ramblan eta Cambrilseko pasealekuan eraso egin baino ordu batzuk lehenago.

CNIko iturriek azaldu dutenez, inteligentzia zerbitzuak Es Sattyrekin harremanetan izan ziren, baina ez zen sekula isil-mandataria izan. Hartu-emana 2014an izan zen, Castelloko kartzelan zigorra betetzen ari zenean, “protokoloak jarraituz eta Estatuko segurtasun indar guztiek egiten duten bezala”.

Bere izena sumario judizialetan agertzen zen, terrorista jihadistekin ustezko lotura zuelako. El Pais egunkariak abuztuaren 20an ziurtatu zuenez, Ripolleko imanak Rachid Aglif El Conejo ezagutu zuen espetxean, M-11ko atentatua egin zuen taldeko kideetako bat, alegia.

Es Sattyri lau urteko espetxe-zigorra ezarri zioten 2010ean, haxix trafikoagatik. 2014an aske utzi zuten.

Ceuta eta Algeciras artean, 2010ean, ferry batean haxix kargamentu batekin harrapatu zuten Kataluniako eraso terroristen ustezko arduraduna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Bartzelona albisteak Atentatuak argazkiak Jihadismoa albisteak Gaurko azken orduko albistea