Politika -

Barne-hauteskundeak

Nezkutz Rodriguez izango da Euskadi Ahal Dugu gidatzeko hautagai antikapitalista

Bestalde, 'pablistek' alderdia berrantolatzeko asmoa agertu dute, 'EAJren atzera-kontaketarako'.

Nezkutz Rodriguez hautagai antikapitalistaren artxiboko argazkia
Nezkutz Rodriguez hautagai antikapitalistaren artxiboko argazkia
Nezkutz Rodriguez hautagai antikapitalistaren artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nezkutz Rodriguez Bizkaiko batzarkidea izango da Ahal Dugu Euskadiren sektore antikapitalistaren hautagaia alderdia gidatzeko. Zerrendak "Zurekin Martxan" izena izango du.

Halaber, Pablo Iglesiasen jarraitzaileen "Denontzat-Para Todas" hautagaitzak alderdia "berrantolatzeko" asmoa agertu du, "EAJren atzera-kontaketa abiatzeko". Maria Valiente Gonzalez batzarkide gipuzkoarra da zerrendaren hautagaia idazkari nagusi izateko. Podemos alderdiak "Vistalegren egindako azken batzarreko espiritua Euskadira hedatzeko asmoa" erakutsi dute. Pablo Iglesiasen tesiak izan ziren nagusi.

Horrez gain, gaur egun Euskadiko zuzendaritza gidatzen duen hautagaitza ere lehian arituko da, Lander Martinez zerrendaburua dela. Zuzendaritza korala proposatu dute, hiru lurraldeetan egoteko.

Hautagaitzak aurkezteko epea gaur, igandea, amaituko da. Bozketa telematikoak abenduaren 7tik 13ra egingo dituzte; aurrez aurrekoak, berriz, abenduaren 8tik 10era.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak