Politika -
Katalunia
Kargugabetutako kontseilariek Gorenean deklaratzea eskatuko dute, aske geratzeko
Berriz deklaratzeko borondatea adieraziko dute bihar, asteartea, aurkeztuko duten idatzian.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Nazionalaren aginduz espetxean dauden kargugabetutako kontseilariek eta ANC eta Òmnium erakundeetako presidenteek ("Jordiak") idatzi bat aurkeztuko dute Auzitegi Gorenean, ikertu gisa berriz deklaratu eta aske geratzea eskatzeko.
Epaitegietako iturriek Efe agentziari jakinarazitakoaren arabera, PDeCAT zein ERC alderdietako kontseilarien defentsek bihar aurkeztuko dute Auzitegi Goreneko Pablo Llarenaren aurrean berriz deklaratzea eskatzeko idatzia. Auzitegi Nazionalak espetxeratzeko ipinitako arrazoien inguruan soilik hitz egingo dutela azaldu dute.
Carmen Lamela Auzitegi Goreneko epaileak erabaki zuen kontseilari ohiak eta "Jordiak" kartzelara bidaltzea, matxinada delitua leporatuta. Orduan, defentsaren galderei soilik erantzuteko eskubidea aldarrikatu zuten.