Politika -

OSPAKIZUN EGUNA

Uxue Barkosek foru erregimenaren defentsa sutsua egin du Nafarroaren Egunean

Eguerdian izan da ekitaldi nagusia: Nafarroako Foru Erkidegoko bandera egin zuten Arturo Campion, Hermilio de Oloriz eta Julio Altadill historialarien ondorengoek Urrezko domina jaso dute.

Nafarroaren Eguna, Argazkia: EFE
Nafarroaren Eguna, Argazkia: EFE
Uxue Barkosek 'tinko' defendatu du Nafarroako sistema

1:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako prosidenteak sutsuki defentatu du Nafarroako foru erregimena Erkidegoaren ospakizun egunean. Nafarroako Urrezko Domina eman ostean, komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Estatuarekiko Konbenio Ekonomikoa "elkartasun eta ardura ariketa anbiziotsua" dela esan du.

11:15ean Uxue Barkosek lore-eskaintza egin du aintzineko Errege-Jauregiaren ondoan dagoen monolitoan, Nafarroako Artxibo Orokorraren kanpoaldean, Nafarroko Erreinuaren omenezko tokian, alegia. Barkosekin batera, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Iruñeko, Tuterako, Estella-Lizarrako, Zangozako eta Oliteko alkateak izan dira.

Ondoren, 12:00etan, Nafarroako Foru Erkidegoko bandera egin zuten Arturo Campion, Hermilio de Oloriz eta Julio Altadill historialariei Nafarroako Urrezko domina eman diete. Horien oinordekoek jaso dute saria.

UPN, PSN, PPN eta I-Ek kritikatu egin dute historialari horiei ematea domina eta ez dira ekitaldian izan. Barkosek, ordea, esan du Campion, Oloriz eta Altadillekin "zorra" zuela Nafarroak eta horiei egin zaizkien kritikak euren garaiko testuinguruan kokatu behar direla.

Aktualitateari errepasoa

Agerraldi hori dela eta, Nafarroako presidenteak urtero errepasatzen ditu egunerokotasuneko gaiak. Hala, etorkizunari "baikor, ilusioz eta itxaropenez" begiratzen diola adierazi du Barkosek, Nafarroak ahalegina, elkartasuna, gizarte justizia eta kohesioa ardatz dituen bide garbia abiatu duela esan ostean.

Testuinguru horretan, Uxue Barkos kezkatuta agertu da hainbat sektorek eta autonomia erkidegok egunotan "Nafarroako foru erregimenari demogogia handiz egindako erasoagatik", bestelako arazoak alde batera utzi gabe: langabezia, lan ezegonkortasuna, genero indarkeria eta nazioarteko terrrismoa, besteak beste. Horren aurrean, "tinko" defendatu du sistema nafarra. "Etengabe eraikitzen ari diren tresna solidarioa eta arduratsua" dela babestu du. Halaber, ez dela sistema "pribilegiatua" aldarrikatu du, eta are gutxiago, "insolidarioa".

Ekitaldi kulturalak

Kultur-egitarauari dagokionez, doako sarrera izango duen Nazioen Jaialdia aipa dezakegu. "Elkarbizitza eta eztabaida dira garatutako gizartearen oinarrizko baloreak", zioen jaialdiaren egitarauak, "komunikazioan eta herrien arteko topaketan oinarritzen dira elkarrizketa, hezkuntza, aitorpena, elkartasuna eta errepespetua". Gauzak horrela, Nafarroako Ereserkiak hasiera eman dio jaialdiari, Atarrabiako San Andres Abesbatzaren eskutik, eta jarraian Nafarroako Arabiar Kulturako Elkarteak eta Emakumezko Afrikarrek, besteak beste, emanaldiak eta dantzak eskaini dituzte.

13:00etan Nafarroako 91 udalerritan ere beste hainbat emanaldi izan dira, Nafarroaren Egunaren harira.

Eta arratsaldean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta hainbat artista gaztek kontzertua egingo dute Baluarten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaurko albisteak Nafarroan Uxue Barkos argazkiak Alderdi politikoak bideoak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentuko albisteak