Politika -
Heriotza
Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapeza hil da
Iragan astetik tronbosi batek jota oso larri zegoen auzapez eta Euskal Elkargoko presidenteordea.
eitb.eus | erredakzioa
Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapeza zendu da. Iragan astetik tronbosi batek jota oso larri zegoen auzapez eta Euskal Elkargoko presidenteordea.
70 urte zituen Peyuco Duhartek, eta 2002tik zen auzapez lohizundarra.
Donibane Lohizuneko semea, eskuindarra zen, eta herrian bertan egingo diote hileta astelehen goizean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea