Politika -

Kataluniako Hauteskundeak

ERCk Estremeran eman dio amaiera kanpainari

Oriol Junqueras epiketarik gabe kartzelan jarraitzea kritikatu du Marta Rovirak hauteskunde kanpainako ekitaldi horretan.

Marta Rovira Estremerako hauteskunde kanpainian hedabideei adierazpenak egiten. Argazkia: EFE.
Marta Rovira Estremerako hauteskunde kanpainian hedabideei adierazpenak egiten. Argazkia: EFE.
Marta Rovira Estremerako hauteskunde kanpainian hedabideei adierazpenak egiten. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marta Rovira ERCko hautagaiak Oriol Junqueras epaiketarik gabe kartzelan jarraitzea kritikatu du astearte honetan, Estremerako (Madril) kartzelaren kanpoaldean hauteskunde kanpainari amaiera emateko egindako ekitaldian. Halaber, arazoak hitz egiten konpontzeko "demokrazia gehiago" eskatu du Rovirak.

Esan bezala, ERCk gaur itxi du bere hauteskunde kanpaina Estremerako kartzelatik gertu egindako ekitaldi batean. Oriol Junqueras azaroaren 2tik dago espetxe horretan, errebolta eta sedizio delitua egotzita ikertzen ari baitira.

Bestalde, ERCko hautagai nagusiak posta bidez bozkatzea eskatu zuen, eta ERCk astelehen honetan baieztatu duenez, dagoeneko Junquerasek bere botoa eman du Kataluniako hauteskundeetarako.

Bitartean, Carles Puigdemont JuntsxCat alderdiko hautagaiak astearte honetan erantzun dio Junquerasi; Bruselan dago bere buruarekin "kontsekuente" delako eta ukatu egin du ezkutatzen ari dela.

Puigdemonten hitzetan, 2015ean kataluniarrek adierazi zuten "desioa eta borondatea errespetatzen" dutelako joan ziren bera eta bere kontseilari batzuk Bruselara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika Bartzelona Presoak Alderdi politikoak albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak ERC azken ordukoa