Politika -
Osoko bilkura
Eusko Legebiltzarrak 2018ko Euskadiko Aurrekontuak onartuko ditu gaur
Osoko bilkura streaming bidez jarraitu ahal izango da eitb.eus atarian en, 09:30ean.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Legebiltzarrak 2018ko Euskadiko Aurrekontuak onartuko ditu gaur goizean, EAJ eta PSE-EEren babesarekin eta PPren abstentzioarekin. EH Bilduk eta Elkarrekin Ahal Duguk, berriz, aurka bozkatuko dute, "antisozialak eta erregresiboak" direla argudiatuta. Osoko bilkura zuzenean jarraitu ahal izango da, eitb.eus atarian, 09:30etik aurrera.
11.486 euroko aurrekontua du Euskadiko Gobernuak datorren urterako, inoiz izan duen handiena, 2017an baino % 3,9 gehiago.
Iaz gertatu zen moduan, EAJk eta PSE-EEk osatzen duen Gobernuaren kontuek PPren abstentzioarekin egingo dute aurrera, Eusko Legebiltzarrean gehiengorik ez dutelako.
PP abstenitu egingo da, hasierako proposamenean 30 milioi euroko aldaketak onartu ostean.