Itxi

2017/12/24

17:35

Politika

Katalunia

155.aren aurretiko erakunde guztiak eta Puigdemont berrezartzea du helburu JxCatek

Agentziak | Erredakzioa

Alderdiak errepikatu du 'Generalitateko legezko Gobernua, Generalitateko presidentea eta Kataluniako Parlamentuko Mahaia' berrezartzeko helburua duela.

  • Carles Puigdemont, Junts per Catalunya alderdiko burua. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak igande honetan errepikatu du "155. artikulua baino lehen Kataluniako legezko erakunde guztiak zeuden bezala" berrezartzea duela helburu, Carmen Forcadell Kataluniako presidente bozkatzea barne.

JxCateko iturriek gaur ezarri dute Carles Puigdemont buru duen alderdiaren estrategia, eta presidente izendatzeko apustua nabarmendu dute. Uneotan Bruselan da Puigdemont, Espainiako justizia ekiditeko.

Horren haritik, "Generalitateko legezko Gobernua, Generalitateko presidentea eta Kataluniako Parlamentuko Mahaia" berrezartzeko helburua dutela azaldu dute.

Forcadell berriro Kataluniako presidente izatearen alde

Halaber, alderdiak Carme Forcadell Kataluniako presidente izatearen aldeko apustua egin du, baita Ganberako Mahaiko kideak kargu berean egotearen alde datorren legealdian, alderdiko iturriek jakinarazi dutenez.

Ez ERCk ez Forcadellek ere ez dute publikoki Ganberako presidente berriro izateko aukerari buruz hitz egin, baina alderdiak Puigdemont Generalitateko presidente izendatzeko nahia erakutsi zuen ostiralean, hauteskundeetako emaitzen ostean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;