Politika -
Nafarroa
Auzitegi Konstituzionalak Nafarroako Polizien Legearen zati bat baliogabetu du
2015eko foru legeak "Estatuaren eskumenak" urratzen dituela ebatzi du, Espainiako Gobernuak jarritako helegitea onartuta.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak Nafarroako Polizien Legearen zati bat baliogabetu du, "Estatuaren eskumenak" urratzen dituela ebatzita.
Espainiako Gobernuak 2015eko foru legearen kontrako helegitea jarri zuen eta hark erabilitako hainbat argudio bere egin ditu orain Auzitegi Konstituzionalak.
Adibidez, Nafarroako Polizien Legeak dio Foruzaingoak polizia informazioa zentralizatuko duela eta Estatuko segurtasun indarrekin nahiz udal poliziekin koordinatzeko irizpideak zehaztuko dituela. Alabaina, eskumen hori Estatuari dagokiola esan du Konstituzionalak eta erantsi du horrek Estatuko segurtasun indarren jarduera baldintzatuko lukeela.
Legearen beste zenbait atal ere baliogabetu ditu, hala nola, ikuskaritza postuetarako sarbidea eta diziplina erregimena.