Politika -

Aurrekontuak

Bilboko Udalak 2018ko aurrekontuak onartu ditu

EAJk eta PSE-EEk osatutako gobernu taldeak udal aurrekontuen alde bozkatu du, LAB sindikatuak jarritako alegazio bat baztertu eta gero.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaleko osoko bilkurak 2018rako udal aurrekontuak behin betiko onartu ditu, udal taldea osatzen duten taldeen (EAJ eta PSE-EE) aldeko botoekin, LAB sindikatuak jarritako alegazio bat errefusatu eta gero.

Juan Mari Aburto alkatea pozik agertu da “helburutzat jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea, kalitatezko zerbitzu publikoei eustea eta gizarte kohesioa bultzatzea duten aurrekontu batzuk” onartu dituztelako.

LABen erreklamazioa

Aurrekontuak (535,9 milioi eurokoak dira, 2017koak baino % 1,5 handiagoak) azaroaren 28ko osoko bilkuran onartu zituzten lehenik, eta harrezkero jendearen eskura egon dira, elkarteek, sindikatuek, profesionalen elkargoek eta herritarrek alegazioak egin ditzaten.

Erreklamazio bakarra LABek jarritakoa izan da. Besteak beste, sindikatuak adierazi du aurrekontuetan ez dagoela diru nahikorik udal langileekin hartutako konpromisoak betetzera bideratuta.

EAJk eta PSE-EEk LABen erreklamazioa baztertzearen aldeko botoa eman dute, PP abstenitu da eta EH Bilduk, Udalberrik eta Ganemos Goazenek errefusatzearen kontra bozkatu dute.

Oposizio osoa, aurka

Aurrekontuak berresteko gero egindako bozketan, udal gobernuko taldeek bakarrik eman dute aldeko botoa, eta oposizio osoa aurka agertu da. Azaroaren 28ko bozketan, emaitza bera izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo berriak