Politika -
Inkesta
Gipuzkoarren % 74,8k erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi dute
Gainera, ikerketak dio % 48,2k bozkatuko luketela euskal Estatu independentearen alde.
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako ikerketa baten arabera, gipuzkoarren % 78,2k defendatzen dute etorkizun politikoa erabakitzeko galdeketa bat egitea. Gainera, % 48,2k euskal Estatu independente baten alde bozkatuko lukete.
Maribel Vaquero Foru Gobernuko Giza Eskubide eta Bizikidetza zuzendariak eta Asier Etxenike soziologoak aurkeztu dituzte ikerketaren emaitzak. Inkesta Aztiker Soziologia Ikerguneak egin zuen joan den ekainean eta uztailean.
Gipuzkoarren % 55,4 oso gustura daude "demokraziak Euskadin duen funtzionamenduaz"; % 55,2, berriz, nahiko gustura daude. Espainiako demokraziari dagokionez, hamarretik zazpi "kritiko" agertu dira.
% 74,8k erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi dute; % 8,5 galdeketaren kontra daude; eta % 16,7k ez dakite edo ez du erantzun.
Euskal Estatu independentea sortzearen aldekoak % 48,2 dira, eta kontrakoak % 27,8. % 10,7k, berriz, abstentzioaren alde egingo lukeela esan du.