Politika -

Analisia

Ezkerretik zuzendutako prozesu soberanistaren alde egingo du LABek

Lan harremanetarako euskal esparrua osatzearen garrantzia azpimarratu du sindikatuak, azken urteotan murriztu diren langileen baldintzak hobetzeko.

Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo LABeko buruzagiak. Argazkia: EFE
Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo LABeko buruzagiak. Argazkia: EFE
Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo LABeko buruzagiak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek ezkerretik zuzendutako prozesu soberanista abian jartzeko apustua egingo du, eta EAJri erabaki bat har dezala eskatu dio: "Erabakitzeko eskubidearen alde dagoen edo 155. artikulua babesten duen erabaki behar du", esan du Garbiñe Aranaburuk.

LABeko idazkari nagusiak agerraldia egin du sindikatuaren batzar nazionalak onartutako dokumentuaren ildo nagusiak aurkezteko.

Aranbururen iritzian, "ez da koherentea erabakitzeko eskubidearen alde dagoela esatea eta, aldi berean, 155. artikulua ezarri eta erabakitzeko eskubidea errepresioaren bidez galarazten dutenekin akordioak egitea".

Katalunian egin duena ikusita, "Estatuak argi utzi du ez duela inolako eskaintzarik lurralde antolaketaren krisia konpontzeko", erantsi du.

Hori dela eta, LABek uste du ezinezkoa dela Estatuarekin akordio bat egitea erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko. Hortaz, aukera bakarra Euskal Herrian prozesu soberanista bat abiaraztea dela esan du, "arlo politikoan, sozialean eta sindikalean aliantzak eginda".

Prozesu hori ezkerretik zuzendu behar dela zehaztu du Aranburuk, "EAJ, PSOEk eta PPk Euskal Autonomia Erkidegoan osatzen duten hirukoari aurre egiteko eta Nafarroan hasitako aldaketari bultzada emateko".

Igor Arroyo LABeko idazkari nagusiaren ondokoak gaineratu du EAJk prozesu horretan non egon nahi duen erabaki behar duela.

Bestalde, lan harremanetarako euskal esparrua osatzearen garrantzia azpimarratu du sindikatuak, azken urteotan murriztu diren langileen baldintzak hobetzeko.

Horrez gain, 2018a mobilizazioen eta patronalari gogor aurre egiteko urtea izango dela esan du LABek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Langile Abertzaleen Batzordeak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Sindikatuak