Politika -

Espainia

Fernandez Diaz ministro ohia 'egonkor' dago, bihotzekoak jota ospitaleratu ostean

Fernandez Diazek gibeleko minbizia gainditu zuen iaz, Nafarroako Klinika Unibertsitarioan Iruñean) zortzi hilabetez tratamendua egin ostean.

Jorge Fernandez Diazen artxiboko argazkia. EiTB
Jorge Fernandez Diazen artxiboko argazkia. EiTB
Jorge Fernandez Diazen artxiboko argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako ministro ohia Madrileko Princesa Ospitaleko zainketa intentsiboen unitatean ospitaleratu dute, bihotzekoak jota, eta "egonkor" dago, Madrileko Erkidegoko Osasun Sailak aditzera eman duenez.

Kongresuan PPko diputatu lanetan ari da Fernandez Diaz gaur egun, eta atzoz gero dago ospitaleratuta.

2016ko martxoan diagnostikatutako gibeleko minbizia gainditu zuen iaz, Iruñeko Nafarroako Klinika Unibertsitarioan zortzi hilabeteko tratamendua egin eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainia Eguneko albisteak