Politika -

Katalunia

Torrentek ezinegona helarazi dio Zoidori Parlamentuaren inguruko polizia-zaintzagatik

"Ekintza horien komunikazio formalik ez izatea zure Ministerioaren partez leialtasun falta hutsa da", leporatu dio Barne ministroari Kataluniako Parlamentuko presidenteak gutun baten bidez.

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea. Argazkia: EFE
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea. Argazkia: EFE
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak bere "ezinegona" adierazi dio idatziz Juan Ignacio Zoigo Barne ministroari, azken egunotan Kataluniako Parlamentuaren inguruan, Ciutadella Parkean, alegia, Espainiako Gobernuak zabaldutako polizia-zaintzaren berri ez jasotzeagatik.

Eskutitz baten bidez Torrentek salatu duenez, ez dute "ezohiko polizia-hedapena"ren gainean inolako berririk jaso, ezta Ciutadella Parkearen estolderian poliziek egindako lanen inguruan ere.

"Ekintza horien komunikazio formalik ez izatea zure Ministerioaren partez leialtasun falta hutsa da, eta kezka eragin du Parlamentuaren langileen artean, parkearen zerbitzu publikoen beharginen artean eta herritarren artean oro har, zonaldearen segurtasunerako mehatxua izan daitekeen ezer ez dagoenean", dio gutunak.

Hori dela eta, Torrentek eskatu dio ministroari Kataluniako "Parlamentuko gobernu-organuei jakinaraztea polizia-operatibo hori justifikatzen dituen arrazoiak", eta bermatzeko zaintza horrek ez duela Parlamentuaren "ohiko funtzionamendua oztopatuko".

Bestalde, Juan Ignacio Zoido Barne ministroak esan du, behin Torrenten gutuna jasota, "lehenbailehen" erantzungo diola.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona bideoak Kataluniako erreferenduma gaur Alderdi politikoak berriak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès