Politika -
Istiluak 2017ko martxoan
Iruñean atxilotutako gazteentzat 7 urteko zigorra eskatu du Fiskaltzak
Gainera, 13 urteko inhabilitazioa eta 5 urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.
ETB | eitb.eus
Auzitegi Nazionaleko Fiskalak 7 urteko kartzela-zigorra eskatu du, 2017ko martxoan Iruñean manifestazio baten ondoren izandako istiluetan parte hartu zutelakoan, auzipetuta dauden lau gazteentzat; horietako hiru Errenteriakoak dira eta bakarra Beasaingoa.
Gainera, 13 urteko inhabilitazioa eta 5 urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du fiskalak. Era berean, auzipetu guztien artean 45.000 euroko kalte-ordaina eskatu du.
Herriko hiru gazteei babesa emateko eta euren egoeraz protesta egiteko, elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Errenterian. Bertan Fiskaltzaren eskakizunaren berri eman dute, prentsaurrekoan.
Zortzi hilabetez badaezpadako kartzelaldian egon ondoren, orain epaiketa noiz egin zain daude.
Altsasuko (Nafarroa) gertaerengatik atxilotuta dauden gazteen egoeraz protesta egiteko manifestazio izan zen martxoan, Iruñean, egin zutena.