Politika -
Elkartasuna adierazteko
Guardiolak lazo horia erakutsi du berriz Wembleyko finalean, abisuak gorabehera
"Arauak arauak dira, eta onartu egiten ditut", adierazi du, halere, entrenatzaileak.
Agentziak | erredakzioa
Pep Guardiola Manchester Cityren entrenatzaileak berriz erakutsi du lazo horia igandean, kartzelan dauden politikari katalanei elkartasuna adierazteko asmoz, Arsenal entrenatzen duen taldeak irabazitako (3-0) Ingalaterrako Ligako Kopako finalean, Wembley Londresko futbol zelaian.
Aurreko astean, Football Association (FA) Ingalaterrako futbol federakundeak ohartarazpen bat helarazi zion lazoa erabiltzearren, partidetan sinbolo politikoak erabiltzea galarazita baitago. Halere, hartutako erabakia defendatu du kazetariek horren inguruan galdetu diotenean.
"Arauak arauak dira eta onartu egiten ditut. Gizaki bat naiz, gizatasunaz ari gara. Lau pertsona daude kartzelan, pertsona gehiago erbestean sedizioa leporatuta, eta horretarako armak izan behar dituzu, eta guk ez daukagu armarik. Botoak boto-kutxetan baino ez daukagu", azaldu du.
Wembleyko finalean, Manchester Cityren zale askok ere jarri zituzten estadioaren sarreretan banatutako lazo horiak.