Politika -

Presoak

Josu Urbieta, Raul Aduna eta Jon Salaberria Mont-de-Marsanera hurbildu dituzte

Etxerat elkarteak iragarri duenez, hiru presoak Landetako hiriburuko espetxera lekualdatu dituzte.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Urbieta, Raul Aduna eta Jon Salaberria euskal presoak Mont-de-Marsango espetxera lekualdatu dituzte, Etxerat preso eta iheslarien aldeko elkarteak ohar batean jakinarazi duenez.

Urbieta eta Aduna Poitiers Vivonneko kartzelan (550 km) zeuden, eta Salaberria, aldiz, Alençongo espetxean (830 km).

Otsail amaieran, Zigor Garro eta Julen Mendizabal kartzela horretara bertara aldatu zituen Frantziako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea