Politika -

PSE-EE

Mendia: 'Sozialistak ez gaude Rajoyren Gobernuaren paralisira kondenatuta'

PSE-EEko idazkari nagusiak PPren Exekutiboa kritikatu du, sozialistek Errenterian antolatutako ekitaldi batean. PSOEko antolakuntza idazkariak ere hartu du parte.

Idoia Mendia eta José Luis Ábalos, PSE-EEk Errenterian egindako ekitaldian. EFE
Idoia Mendia eta José Luis Ábalos, PSE-EEk Errenterian egindako ekitaldian. EFE
Idoia Mendia eta José Luis Ábalos, PSE-EEk Errenterian egindako ekitaldian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak gaur goizean Errenterian egindako ekitaldian adierazi duenez, alderdia "kezkatuta" dago osasunari, hezkuntzari edo pentsiodunei dagozkien gaiekin. "Horretan ari gara lanean. Rajoyren Gobernuaren etsipenera eta paralisira kondenatuta ez gaudela erakutsi nahi dugu", adierazi du Mendiak.

Mendiak PPren Gobernuaren aurka hitz egin du, "desberdintasun eta pobrezia gehiagoren eta eskubide gutxiagoren" arrastoa uzten duela salatzeko. PSOEk, aldiz, "etorkizun parekideagoaz gain, elkartasun eta gizarte justizia nabarmenagoa" eskaini nahi dituela berretsi du.

"Horixe da jendea eskatzen ari dena, eta horregatik ari da kalera ateratzen. Rajok protesta egitera behartzen ditu orain dela 40 urte guztion eskubideen aurka borroka egin zutenak", azpimarratu du Mendiak.

Horrenbestez, "guztiontzat tokia duen proiektu berritua beharrezkoa dela" uste du. Ondoren ohartarazitakoaren arabera, sozialistek "proposamenak izateaz gain, besteekin aztertu eta adosteko" borondatea dute.

Jose Luis Abalosek "PPren egoera eutsiezina" kritikatu du

Jose Luis Abalos Alderdi Sozialistaren antolakuntza idazkariak ere hartu du parte Errenteriako ekitaldian. Abalosen esanetan, PPren egoera "eutsiezina" da, eta "ezin du Gobernuan egon ez agintzeko". Dena den, "Ciudadanos alderdiak ordezkatzeak ia beldur gehiago ematen du", argitu du. Horrez gain, "krisiari buruzko hitzaldiek ez dutela balio" esan dio Podemosi, eta "Espainiari buruz ez duela ideia zehatzik".

Bestalde, Abalosek martxoaren 8ko manifestazioen inguruan ere hitz egin du: "Etsipenean gelditu nahi dutenen eta eskuinak egindako mina estali nahi dutenen propaganda ezeztatu zuten mobilizazioek".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Idoia Mendia PSE-EE albisteak Albisteak