Politika -

MOBILIZAZIOAK

Presoen eskubideen alde manifestazioa deitu du Kalera Kalerak apirilaren 21ean Bilbon

'Bada garaia! Presoak kalera' lelopean, 'euskal presoen izaera politikoa aldarrikatzeko momentua' iritsi dela aldarrikatuko du ezker abertzaleak.

Representantes de Kalera Kalera, hoy, en Pamplona-Iruña. Foto: EiTB.
Kalera Kalera. Foto: EiTB.
Representantes de Kalera Kalera, hoy, en Pamplona-Iruña. Foto: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalera Kalera presoen aldeko ezker abertzaleko dinamikak hainbat mobilizazio deitu ditu datorren hilerako. Preso Politikoen Nazioarteko Egunean, apirilaren 17an, Galdakaon hasiko dira ekintzak, eta Bilbon amaituko dira, apirilaren 21ean, manifestazio batekin.

Ezker abertzaleak "presoen izaera politikoa" aldarrikatzeko ordua iritsi dela uste du Kalera Kalerak, eta mezu hori zabalduko dute Bilbon, 'Bada garaia! Presoak etxera' lelopean egingo den martxan. Gaur aurkeztu dituzte mobilizazioak, Iruñean egin duten agerraldian.

Oihana Garmendia Kalera Kalerako ordezkariaren hitzetan, "iritsi da presoak kaleratzeko aldarria berriro ere euskal agendara ekartzeko momentua". "Presoak kalera atera behar ditugu, eta hori lortu bitartean ez dugu ahaztu behar presoek premiazko hainbat gai dituztela,  konpondu beharrekoak eta lehentasunezkoak. Horiek berehalako erantzuna behar dute, eta hainbat eragile sozial, sindikal, politiko eta instituzional, modu batera edo bestera, horren jakitun dira", esan du.

Kalean egin ditu adierazpenok Garmendiak, LAB sindikatuko eta Ernaiko ordezkariak alboan zituela. Zortzi metro karratuko ziega bat irudikatu dute hedabideen aurreko agerraldian, joan den asten Cadizeko Puerto III espetxean hildako Xabier Rey Urmenetaren heriotza salatzeko.

Miren Zabaleta Sortuko kideak ere hitz egin du, eta presoak ematen ari diren urratsak gogora ekarri ditu. "Lege arrunta erabiltzeko konpromisoa bere egin zuela irakur daiteke EPPK-k pasa den udan publiko egindako eztabaidaren ondorioetan. Espetxeen barruan hasi dira bide hori jorratzen. Ibilbide hori eraginkorra izateko lehenen gradua bertan behera geratu behar da, horixe baita lege arruntera igarotzeko tapoi nagusia. Lehen gradua gainditzen ez bada, ezin da beste lege-eskaerarik egin", nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Gaurko azken ordukoa