Politika -
PSOE
Ramon Jaureguik politika utziko du
PSEk eta Euskadiko Ezkerrak bat egin zutenez gero 25 urte igaro direla ospatzeko Euskadiko sozialistek gaur goizean Bilbon antolatu duten ekitaldian egin du iragarpena Jaureguik.
Agentziak | Erredakzioa
Ramon Jauregui PSOEko eurodiputatuak politika aktiboa utziko duela iragarri du gaur goizean Bilbon, Euskadiko sozialistek Euskadiko Ezkerrerakin bat egin zutela 25 urte bete direla ospatzeko antolatutako ekitaldian.
Jauregui lehendakariorde izan zen 1987 eta 1991 urteean artean, Jose Antonio Ardanza (EAJ) Eusko Jaurlaritzako lehendakari izan zen garaian. Horrez gain, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea zenean, Presidentziako ministroa izan zen Jauregui, PSOEk Kongresuan zuen taldearen idazkari nagusi eta eurodiputatu Estrasburgon 2009az gero. 2019an Europako Ganberako legegintzaldia amaitzean esango dio agur politikari.
Bilboko Arriaga antzokian egindako ekitaldian adierazi duenez, "ez dut hau baino une egokiagorik aurkitu nire jarduera politikoaren amaiera iragartzeko".
Jaureguik 70 urte beteko ditu aurten, eta euskal sozialisten buruzagia izan zen 1988 eta 1997 artean. "Muchas gracias, eskerrik asko" esanez amaitu du hitzaldia, Arriaga antzokian zegoen jendearen txalo artean.
Hamar urtez Euskadiko sozialisten idazkari nagusi izandakoak "herrialdea antolatuko duen alderdi erabilgarria" izaten jarraitzeko deia egin dio PSE-EEri, "itunak lortzen dituen alderdia izateaz gain, beti laguntzeko prest egoteko", Euskadik Espainian izan behar duen estatus politikoa Eusko Legebiltzarrean negoziatzen ari den testuingurua kontuan izanik.