Politika -
Kataluniako inbestidura
Torrentek adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean asteazkenean
Sanchezek eserlekuari uko egin ostean, baliteke inbestidurarako osoko bilkuraren data berria ezagutzera ematea.
Agentziak | erredakzioa
Roger Torrent Parlamentuko presidenteak adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean bihar (asteazkena), 12:00etan, antza, presidentziarako hautagaia aldatzeko, Jordi Sanchezek Parlamentuko diputatu akta uzteko asmoa duela jakinarazi baitu.
Agerraldi hori Parlamentuko Presidentziako iturriek konfirmatu dute, eta hautagai berriaren izenarekin batera, baliteke inbestidurarako osoko bilkuraren data berria ezagutzera ematea ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea