Politika -

ABERRI EGUNA

'Euskal Errepublika' aldarrikatuko dute EH Bilduk eta EH Baik Aberri Egunean

Espainiar eta frantziar estatuen menpe bizi izateak ez dio uzten Euskal Herriari bere erabakiak hartzen, EH Bilduren eta EH Bairen iritzian. Hori dela eta, 'Euskal Errepublikaren alde' egingo dute.

Araiz, Iriar, Casteigts eta Cuevas. Argazkia: EiTB.
Araiz, Iriar, Casteigts eta Cuevas. Argazkia: EiTB.
Araiz, Iriar, Casteigts eta Cuevas. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu koalizioak bat egingo du Independentistak Sarearen deialdiarekin, eta Aberri Eguna Iruñean ospatuko du. Ezker abertzaleak Ipar Euskal Herrian duen ordezkaritzak,  EH Baik, berriz, Donibane Garazin egingo du ekitaldia.

Ezker abertzaleak uste du badela garaia "menpeko izateari utzi eta Euskal Errepublika aldarrikatzeko". Hori dela eta, EH Bilduk eta EH Baik herritarrei dei egin diete elkarrekin urratsak ematera, "Euskal Herri berri baten eraikuntzan".

Maddalen Iriarte eta Adolfo Araiz EH Bilduko eledunak, eta Txomin Casteigts eta Itxaso Cuevas EH Baikoak agerraldia egin zuten atzo, Donostian, Aberri Egunerako prestatu duen manifestuaren berri emateko.

Iriarteren hitzetan, Euskal Herriak ez du inoiz Aberri Eguna "aske" ospatu, eta aurten ere, ez du aukerarik izango. Halere, itxaropentsu dago ezker abertzalea, eta etorkizunari "irribarre batekin" begiratzen diotela gaineratu zuen Iriartek. Lurralde bakoitzaren "erritmoak eta berezitasunak" errespetatuz, "aurrera egiteko aukerak" ikusten dituztela esan zuen.

'Euskal Herria berria jomugan' izeneko manifestua argitaratu zuten bi taldeek: "Euskal Herri berria eraikitzea. Horixe dugu jomugan herri honen alde lanean ari garen EH Bilduk eta EH Baik. Herritar libreez osatutako Euskal Herria, demokratikoa, berdintasunean eta justizia sozialean oinarritutakoa", esan zuten agerraldian.

"Horregatik guztiagatik Euskal Herriko Errepublika aldarrikatzera aterako gara kalera Aberri Egunean. Euskal Herri berriaren eraikuntzan urratsak emateko deia egitera aterako gara kalera Aberri Egunean. Hori delako gure ametsa, gure beharra, gure helburua", esan zuen Iriartek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Aberri Eguna EH Bildu Gipuzkoa Albisteak Gaur