Itxi

Politika

Adierazpen askatasuna

Zigortutako raperoen letrekin egindako abestia sortu dute hainbat musikarik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pablo Hasel edo Valtonyc bezalako artistei babesa adierazteko asmoz egindako kantua da eta dagoeneko sare sozialetan entzungai dago.

  • Pablo Hasel raperoa Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE

    Pablo Hasel raperoa Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE

Pablo Hasel, Valtonyc edo La Insurgencia raperoei kartzela-zigorra ezarri zieten, beren abestiekin terrorismoa goratzea edo Erregea iraintzea bezalako delituak egotzita.

Orain, hainbat musikarik 'Borboiak lapurrak dira' izenburua daraman kantua egin dute, zigortutako artisten abestietako errimak erabilita.

Pau Llonch raperoak azaldu duenez, ekimen honen helburua adierazpen askatasuna aldarrikatzea eta musikari horiek pairatzen duten errepresioa salatzea da.

Bideoklipa Bartzelonako Modelo espetxe zaharrean grabatu dute eta dagoeneko ikusgai dago sare sozialetan.

Proiektu honetan hogei bat talde eta musikarik hartu dute parte, hala nola, Clara Peya, Elphomega, Machete en Boca, Frank T, Homes i Dones Lludirga, La Raiz, Ira, Los Chikos del Maiz, Tribade, Def Con Dos, Noult, Zoo, Rapsusklei eta Sara Hebe.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena