Politika -

Kataluniako Inbestidura

Arrimadasek Torrari: 'Iragana ordezkatzen duzu zure nazionalismo baztertzailearekin'

Sergi Sabrià ERCko liderrak, bestalde, Quim Torraren inbestidura ospatu du, ezinbestekotzat jo baitu Kataluniako Gobernua eratzea.

Ines Arrimadas, Ciutadans. EFE
Ines Arrimadas, Ciutadans. EFE
Ines Arrimadas, Ciutadans. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ines Arrimadas Ciutadans alderdiko liderraren aburuz, Quim Torra JxCeko hautagaiak "iragana ordezkatzen du" XXI. mendeko Europan, "xenofobia" defendatzen duen hitzaldi "identitarioa eta baztertzailea" eskainita. Horrez gain, Kataluniako erakundeak "errekuperatu" beharrean, "suntsitu" egin nahi dituela ohartarazi du.

Kataluniako Parlamentuko inbestidura eztabaidaren bigarren egunean emandako hitzaldian, Generalitateko presidente izango denaren idatzi berriak kritikatu ditu, "xenofobia, nortasun baztertzailea eta populismoa" defendatzen dituen ideologia garbi uzten" dutelako.

"Zuk ordezkatzen duzuna iragana da, anakronikoa XXI. mendeko Europan", esan dio Arrimadasek Torrari. Hala, "nazionalismo baztertzaile" horren aurkako borroka "beharrezkoa" dela berretsi du, eta ez "aukera" bat.

Bestalde, 155. artikuluaren neurriak indargabetzean, Torrak ez dituela Kataluniako erakundeak "berreskuratu" nahi argudiatu du, "suntsitu" baizik. Izan ere, 'errepublikaren kontseilua', eta 'hautetsien batzarra' eratuko dituela iragartzeaz gain, presidente legitimoa Carles Puigdemont dela esatea leporatu dio. Puigdemontek "justiziatik ihes" egin zuela esan du Arrimadasek, "Estatu kolpea" eman ostean.

ERCk Torraren inbestidura txalotu du

Sergi Sabrià ERCko buruzagiak, berriz, Kataluniako Parlamentuak Quim Torraren inbestidura onartzea txalotu du, "ezinbestekoa" baita Gobernua osatzea: "Oso urrats garrantzitsua emango dugu gaur".

Generalitatea errekuperatuko dela azpimarratu du bigarren inbestidura saioan, "Kataluniako herritarren esku uzteko".

Gobernu berri batek "herrialdea berriz martxan jartzeko" balioko duela nabarmendu du, eta Exekutiboak gizarte gaiekin kezkatuago egon beharko duela, independentismoaren aldeko babesa biltzeaz gain.

SABRIA ERC. Foto: EFE

SABRIA ERC. Foto: EFE

Sergi Sabrià, ERC. Argazkia: EFE

Legea errespetatzea eskatu dio Icetak Torrari, haustura ekidin eta elkarrizketa abiatzeko

Egungo legedia errespetatzea eskatu dio Miquel Iceta PSC-Units taldeko buruzagiak Quim Torra hautagaiari. Halaber, "haustura" saihesteaz gain, Estatuarekin hitz egiten has dadila esan dio; finantziazioaren hobekuntzaz eta Generalitatearen 45 eskakizunen zerrendaz, besteak beste.

Generalitateko presidentea izendatzeko inbestidura saioaren bigarren osoko bilkuran, Icetak garbi utzi du PSCk "presidentearen legitimitatea errespetatuko duela, gaur egungo legediaren baitan jardunez gero".

Iceta. EFE

Iceta. EFE

Miquel Iceta, PSC. Argazkia: EFE

Domènech: "Kataluniak behar dituen itun zabalen aurkakoa da Torra"

Xavier Domènech Catalunya en Comú-Podem taldeko presidenteak Quim Torra kritikatu du gaur. "Katalanismo kontserbadorearen baitan" kokatu du ez ezik, Kataluniak orain behar dituen "itun zabalen aurkakoa dela" azpimarratu du.

Torraren hautaketak "zeharkako independentismoa" ziurtatzen duen "hitzaldia" ezgaitzen duela adierazi du Domènechek.

Domenech. EFE

Domenech. EFE

Xavier Domènech, en Comú-Podem. Argazkia: EFE

"Errepresioaren aurkako salbuespen" gisa babestu du CUPek Torraren inbestidura

Carles Riera CUPeko diputatuak baieztatutakoaren arabera, abstenitu egingo dira bozketan Quim Torra JxCateko hautagaiaren inbestidurak aurrera egin dezan. Dena den, "errepresioa saihesteko salbuespen" gisa egingo duela ohartarazi du. Izan ere, oposizioan lanean jarraituko duenez, gaurko erabakiak ez du esan nahi etorkizunean CUPek Kataluniako Gobernua babestuko duenik.

Carles Rierak Leonard Cohenen esaldi bat aipatu du CUPen jarrera laburbiltzeko: "Batzuetan norberak badaki zein aldetan egon behar duen, bestean zein dagoen ikusita".

Carles Riera, CUP. EFE

Carles Riera, CUP. EFE

Carles Riera, CUP. Argazkia: EFE

Rajoyk ez duela "Espainia nola zatitzen den" negoziatuko dio erantzun dio Albiolek Torrari

Xavier García Albiol PPCk Kataluniako Parlamentuan duen liderrak Torrari abisatu dionez, Mariano Rajoyk ez du "Espainia nola zatitzen den" negoziatuko, Torrak gaurko hitzaldian elkarrizketarako egindako deiari erreferentzia eginez.

Albiol. Foto: EFE

Albiol. Foto: EFE

Xavier García Albiol, PPC. Argazkia: EFE

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Gaurko azken ordukoa