Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Nafarroa: Bilera eskatu dio Barkosek Sanchezi; 2018ko ekainak 8

Politika

Gutuna

Zenbait gairi 'premiaz' heltzeko bilera eskatu dio Barkosek Sanchezi

Agentziak | Erredakzioa

2018/06/08

Berdintasunaren aldeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itun bat aldarrikatu du Nafarroako presidenteak, eta “Hitzarmen Ekonomikoaren Legea ezinbestean aldatzeko akordio” bat eskatu du.

  • Uxue Barkos Nafarroako Gobernua. Artxiboko argazkia: EFE

    Uxue Barkos Nafarroako Gobernua. Artxiboko argazkia: EFE

    Uxue Barkos Nafarroako Gobernua. Artxiboko argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Uxue Barkos Nafarroako presidenteak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidenteari gutun bat bidali dio, “premiazkoak” diren zenbait gairi heltzeko, hala nola politika ekonomikoa, soziala eta eskuduntzei.

Ostegunean bidalitako gutunean, Sanchezen erronkaren “zailtasuna” onartzen du Nafarroako presidenteak “Parlamentuko inguruabarra kontuan hartuta”, Foru Gobernuak gaur jakitera eman duenez. Exekutiboaren ekintza interes orokorraren defentsan izan behar dela adierazi du Barkosek, eta “zentzuzko kudeaketa parlamentario baketsu bat lortu” behar dutela erantsi du.

“Interes orokorraz hitz egiten dudanean, logikoki Nafarroako Foru Erkidegoaren presidente gisa, Nafarroako interes orokorraz ari naiz, baina aipatzen ditudan gai gehienek herritar guztiei eragiten diete”, azpimarratu du Barkosek.

Aurrekontu egonkortasun Legea “lehendabizi eta bereziki” aipatzen du Nafarroako presidenteak: “inbertsio jasangarriak aurrera eramatea ezinezkoa da irakurketa murriztaile bat eginda”.

Bestalde, lanpostu publikoen prekarietatea eta bitartekotasuna ikusita, berrezartze-tasei ezarritako mugak zalantzan jarri ditu Barkosek; izan ere, “arrakala gero eta handiagoa da” Europar Batasuneko herrialdeekin alderatuta.

Berdintasunaren aldeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itun bat aldarrikatu du Barkosek, eta Estatuaren eta Nafarroaren arteko finantza harremanak arautzen dituen “Hitzarmen Ekonomikoaren Legea ezinbestean aldatzeko akordio” bat eskatu du.

Finantza eta “aldebikotasuna” alde batera utzi gabe, Nafarroarako Gastu Araua eztabaidatzeko asmoa azaldu du Barkosek, eta “Foru Erkidegoarentzako interes esklusiboa” duten eskuduntzak eskatu ditu agintariak.

Era berean, Nekazaritza Politika Erkidea (NPE), langabezia-babesa, abiadura handiko trenaren Kantauri/Mediterraneo Korridorea, Nafarroako Kanalaren bigarren fasea, Osasun Sistema Nazionalaren jasangarritasuna bermatzeko premiazko neurrien errege-dekretuak “indargabetzea” eta hezkuntza gastu publikoa arrazionalizatzea aipatu ditu Barkosek.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Barkosekin harremanetan jarri da dagoeneko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena