Politika -
Kartzela politika
Kepa Arronategi gaixo dagoen presoa Euskal Herrira gerturatuko dute
Bestalde, EiTBk jakin duenez, Ibon Etxezarreta presoa kartzelatik aterako dute aurki.
eitb | erredakzioa
Espainiako Gobernuak Kepa Arronategi ETAko presoa Almeriatik Euskal Herrira gerturatuko du, EiTBk jakin duenez.
Preso gernikarra gaixorik dago, eta, aipatu iturrien arabera, Espainiako Gobernuak 'Macron bidea' erabiliko du gerturatzeko. Hala, lehentasuna emango die gaixorik dauden presoei eta odol deliturik ez duten eta zigorra betetzear duten presoei.
Bestalde, Ibon Etxezarreta presoa kartzelatik aterako omen dute aurki. 'Langraitz bidea' hartu zuen Etxezarretak, eta Zaballan dago gaur egun.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea