Politika -

Autogobernu lantaldea

Otegik 'adostutako printzipioak' errespetatzea eskatu du estatus berria onartzeko

Ezker abertzalearen buruak esan du EH Bilduk ez duela onartuko estatus berria "dagozkigun eskubide nazional eta sozial guztiak" aitortzen ez baditu.

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia. Argazkia: EiTB
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia. Argazkia: EiTB
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak estatus berria "aurrera ateratzeko" konpromisoa agertu du, baina "dagoeneko adostuta dauden printzipioekiko eta oinarriekiko erabat fidelak" izanez gero.

Otegik Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxean egindako agerraldian ohartarazi duenez, EH Bilduk ez du onartuko estatus berria "dagozkigun eskubide nazional eta sozial guztiak" aitortzen ez baditu. Era berean, "gure erabakitzeko eskubidea errespetatzea gure herria errespetatzea" dela azpimarratu du.

Egungo eredu ekonomikoa eta Autonomia Estatutua "agortuta" daudela azaldu ostean, EH Bildurentzat "estatu independentea ez den guztia behin behineko eszenatokia" izango dela gaineratu du.

Hori horrela, koalizioak estatus berria "aurrera ateratzeko” konpromisoa duela berretsi du", baina "dagoeneko adostuta dauden printzipio eta oinarriekiko erabat fidelak izanda", "erabakitzeko eskubidea zutabe izango duen erabateko burujabetzan eta berdintasunean oinarritutako harreman eredua" lortzeko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Politika Albisteak Sortu EH Bildu Bizkaia Albisteak