Politika -

Auzitegi Gorena

Fiskaltzak matxinada delituari eutsiko dio Goreneko epaiketan

Auzitegi Goreneko Fiskaltza Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketan aurkeztuko duen behin-behineko akusazio idatzia amaitzen ari da.

Auzitegi Gorena. Argazkia: EITB
Auzitegi Gorena. Argazkia: EITB
Auzitegi Gorena. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Fiskaltza Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketan aurkeztuko duen behin-behineko akusazio idatzia amaitzen ari da, eta matxinada delitua leporatuko die Carles Puigdemonten Gobernuko kideei, prozesua abian jarri zuen kereilan egin zuen moduan.

Horixe jakinarazi du Europa Pressek Ministerio Publikoko iturriak aipatuta, eta gaineratu du Maria Jose Segarra Fiskaltzara iritsitakoan izandako aldaketek ez dutela auziko lau fiskalen egitekoa aldatu. Hala, litekeena da Javier Zaragoza, Consuelo Madrigal, Fidel Cadena eta Jaime Moreno fiskalek Llarenaren instrukzioa berrestea euren txostenean.

Aipatu kereilan, matxinada, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatzen zieten 20 pertsonari (Carles Puigdemonten Gobernuko kideak eta Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kideak) Kataluniako prozesuan izandako parte-hartzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Auzitegi Gorena albisteak Eguneko albisteak