Politika -

Auzitegi Nazionala

Pablo Hasel raperoari zigorra murriztu diote, ETA indarrean ez dagoelako

Bi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Twitterren argitaratutako mezuengatik. Epaia berriro aztertu dute eta zigorra 9 hilabetera murriztea ebatzi dute.

Pablo Hasel Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Hasel Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Hasel Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak bi urte eta egun bateko espetxe-zigorra ezarri zion Pablo Hasel rap abeslariari, Twitter sare sozialean ETA eta GRAPO erakundeei gorazarre egin izana egotzita.

Alabaina, orain, Auzitegi Nazionaleko Apelazio Salak epai hura aztertu du eta zigorra bederatzi hilabetera murriztea erabaki du, bi erakunde horiek jada indarrean ez daudelako. Horrenbestez, espetxean sartzea saihestuko du Haselek.

Auzitegi Nazionaleko Zigor-arloko Salak ebatzi zuen mezu haiek ez zirela adierazpen askatasunaren baitan sartzen. Hala ondorioztatu zuten epai-mahai osatzen zuten hiru magistratuetako bik. Hirugarrenak boto partikularra aurkeztu zuen, Haselek adierazpen askatasunerako eskubidea gauzatu zuela iritzita.

Ebazpen hura aztertu duen epai-mahaiak, baina, uste du zigorra arintzeko arrazoiak egon badaudela, besteak beste, bi erakunde horiek "denbora luzea" daramatela ekintzarik egin gabe eta abeslariak idatzitako mezuak "ez direla horren esplizituak",  iraganean argitaratu zituenekin alderatuta.

Horrenbestez, zigorra bederatzi hilabetera murriztea erabaki dute magistratuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika ETA Epaiketak Albisteak