Politika -

Autogobernua

Batetek Urkulluri erantzun dio Konstituzioa estatutuen gainetik dagoela

Espainiako Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak azpimarratu du gaur egun ez dagoela nahikoa adostasunik Gernikako Estatutua aldatzeko.

Meritxell Batet eta Sanchez. Argazkia: Efe
Meritxell Batet eta Sanchez. Argazkia: Efe
Meritxell Batet eta Sanchez. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Meritxell Batet Espainiako Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak Iñigo Urkullu lehendakariari erantzun dio autonomia estatutuak ez daudela Konstituzioaren maila berean, eta azpimarratu du gaur egun ez dagoela nahikoa adostasunik Gernikako Estatutua aldatzeko.

Bateti elkarrizketa egin diote RNEn, eta lehendakariak "ia konstituzio" maila izango lukeen euskal estatutu berri baten alde egindako apustuaz galdetu diote.

"Konstituzioak, une honetan, ez du inolaz ere autonomia estatutuak bere mailan jartzeko aukera ematen", azpimarratu du ministroak.

Batetek gogorarazi du lehendakariak adostasunaren eta askotariko akordioen alde egin duela Estatutua aldatzeko.

Horren harira, azpimarratu du hori "oinarrizko araua" dela autonomia estatutuaren edo Konstituzioaren beraren aldaketa batek "egonkortasuna eta eraginkortasuna" izan dezan eta "gizarte osoarentzat" erabilgarria izan dadin.

Lurralde Politikako arduradunaren esanetan, lehendakariaren proposamenak "ez du uneotan aniztasunik eta askotariko adostasunik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Urkullu azken albisteak Espainiako Gobernua albisteak Albisteak Gernikako Estatutua