Politika -

Erabakitzeko eskubidea

Gure Esku Dagok EAEko eta Nafarroako parlamentuetara eraman du Herritarron Ituna

Gure Esku Dagoren iritzian, EAJk eta EH Bilduk Autogobernu Lantaldean egin duten akordioa "oso garrantzitsua" da, eta Nafarroan erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida abiaraztea eskatu du.

Gure Esku Dagoko ordezkariak Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Gure Esku Dagoko ordezkariak Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Gure Esku Dagoko ordezkariak Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dagok Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan entregatu du Herritarron Ituna. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko 2.019 arrazoi biltzen ditu dokumentuak.

Eusko Legebiltzarrean Estatutu politiko berria eztabaidatzen ari diren honetan, Gure Esku Dagok uste du ezinbestekoa dela herritarren erabakitzeko eskubidea aitortzea, beste marko politiko bat ezarri nahi bada behintzat.

Angel Oiarbide plataforma horretako bozeramaileak Gasteizko Ganberan azpimarratu du beste marko politiko bat lortzeko bidean oinarriak jartzeko unea dela eta, ildo horretan, "oso garrantzitsutzat" jo du EAJk eta EH Bilduk Autogobernu Lantaldean egin duten akordioa, "bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki nahi duen euskal gizartearen gehiengoaren nahiarekin bat egiten duelako".

"Erronka kolektiboa da eta, ondorioz, erakundeak eta herritarrak elkarlanean aritu behar dugu", erantsi du.

Halaber, Nafarroan ere erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida abiarazteko unea dela nabarmendu du Oiarbidek.

Gure Esku Dagoren bozeramailearen esanetan, agintariek Herritarron Itunean bildutako arrazoiak aintzat hartzea "ezinbestekoa" da, datozen 30-40 urteetan indarrean egon daitekeen marko politiko berriaz eztabaidatzen ari direlako.

Amaitzeko, gogora ekarri du datorren azaroaren 18an erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketak egingo dituztela Donostian, Irunen, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin. "Erronka handia izango da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Gure Esku Albisteak Nafarroako Parlamentua