Politika -

Izquierda Unida

Gaspar Llamazaresek Izquierda Unidako kargu federal guztiak utzi ditu

Izquierda Abiertako buruak “lintxamemdu kanpaina” bat salatu du, Actúa plataformaren hauteskunde zerrendaren buruan joateko prest zegoela erakusten zuen grabazio bat zabaldu eta gero.

Gaspar Llamazaresek bere aurkako "lintxamendu kanpaina" salatu du. Argazkia: Efe.
Gaspar Llamazares
Gaspar Llamazaresek bere aurkako "lintxamendu kanpaina" salatu du. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaspar Llamazaresek IUn dituen kargu federal guztiak utzi ditu, Izquierda Abierta IUn integratutako alderdi politikoko buruak gaur iragarri duenez. Asturiar politikariak bere aurkako "lintxamendu kanpaina" bat egon dela salatu du, grabazio batean Actúa plataformaren hauteskunde zerrendaren buruan joateko prest zegoela esan eta gero.

IUk Asturiaseko Parlamentuan duen bozeramaileak esan du ez duela merezi "entzuten ez dizuten eta baztertzen zaituzten organo batzuetan egotea".

Grabazio hori zabaldu eta gero, Alberto Garzon IUko buruak Llamazaresi eskatu zion militanteei barkamena eskatzea eta alderdia uztea, eta asturiar politikariak esan zuen ez duela zertan barkamena eskatu, beti “leial” jokatu duelako erakundearekin.

"Asturiaseko IUrekin eta IUren militante eta lagunekin konprometitua jarraitzen dut, eta dei egiten diet ezkerraren hustearen aurka egiteko", esan du Llamazaresek.

Garzon: "Aspalditik dago politikoki IUtik kanpo"

Izquierda Unidako koordinatzaile federalak, Alberto Garzonek, koalizioaren organo federal guztietan dimisioa orain ematea aurpegiratu dio Llamazaresi, Twitterren idatzitako mezu batean.

Garzonen arabera, Llamazaresek bi urte eta erdi eman ditu organo federalen batzarretara joan gabe, "askotan Madrilera joan bada ere IU hedabideetan kritikatzera eta IUrekin lehiatzeko beste alderdi bat eratzeko".

"Harrapatu egin dute eta orain dimititu du. Baina aspalditik dago politikoki IUtik kanpo", idatzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika