Politika -

Hauteskunde orokorrak

Otegik euskal, kataluniar eta galiziar subiranisten 'itun zabala' proposatu du

Autodeterminazio eskubidea jasoko lukeen “gutxieneko programa” bat adostea eta horrekin hauteskunde orokorretan aurkeztea aldarrikatu du.

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia. Argazkia: Efe
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia. Argazkia: Efe
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak "itun zabala" egitea proposatu die Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko subiranistei, autodeterminazio eskubidea jasoko lukeen "gutxieneko programa" batekin hauteskunde orokorretan aurkezteko.

Otegik EH Bilduren ekitaldi politikoan parte hartu du gaur Gasteizen, 1976ko martxoaren 3an poliziak hil zituen langileen omenez egindako agerraldian.

EH Bilduk gogorarazi du Estatuak "odol eta su lezioa" eman nahi izan zuela orduan, eta gai batzuk eztabaidaezinak zirela argi utzi: "Espainiaren batasuna, jabetza pribatua eta frankismoaren krimenen inpunitatea". Era berean, terrorismoa Manuel Fragak "Gasteizen langileak hilez egin zuela" azpimarratu du.

43 urte geroago egoera antzekoa dela gaineratu du: "Espainiako Estatua erregimen krisi bizian dago arlo ekonomikoan eta lurraldetasunean". Hauteskunde aurrerapena horren adibide dela uste du.

Testuinguru horretan, Europako bozetarako ERCrekin eta BNGrekin egin den moduan, Galiziako, Kataluniako eta Euskal Herriko subiranisten "itun zabala" bilatu beharra dagoela berretsi du.

"Naziorik gabeko Estatu guztiek egin behar dugu bat itun zabal batean, Estatuari elkarrekin aurre egiteko, ekintza politiko komunarekin eta gutxieneko programa batekin", azaldu du Otegik, gutxieneko programa horretan "herrien autodeterminazio eskubidea", "zuhurtziarik gabeko gizarte politikak" eta "Estatuko preso politiko guztien askatasuna" aldarrikatu beharko luketela iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Katalunia Politika EAE albisteak Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Araba Gaurko azken ordukoa Galizia albisteak Hauteskundeak ERC